Antonio Casadok eta Vanesa Pachak irabazi dute aurten ere Iruritako VIII. Herri lasterketa

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 9a, 09:28
Gizonezkoen eta emakumezkoen podiuma, Iruritan.

Alberto Barberena elizondarra bigarren izan zen gizonezkoen artean

Maiatzaren 8an burutu zen Iruritako Herri Lasterketaren zortzigarren edizioa. Gizonezkoek 7 kilometro eta erdiko lasterketa egin zuten eta emakumezkoek 5 kilometrokoa. Iaz bezala, Gizonezkoetan Antonio Casado antsoaindarra nagusitu zen eta emakumezkoetan Iraizotzeko Vanesa Pacha.

 

Gizonezkoen artean, Antsoaingo Antonio Casadok 25 minutu behar izan zituen lasterketa burutzeko. Alberto Barberena elizondarra bigarren izan zen, 46 segundora eta hirugarrena Lizarrako Ruben Juaniz, minutu eta 19 segundora.

Emakumezkoetan, Vaneca Pachak 19 minutu eta 29 segunduko denborarekin irabazi zuen. Espartzako Irati Puigdefabregas gazteak lortu zuen bigarren postua (22:35) eta Egueseko Amaia Garciak osatu zuen podiuma (27:38).

Guztira 33 korrikalarik parte hartu zuten lasterketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun