Belate eta Almandozko tunelak itxiko dituzte gaur eta bihar gauean Irunerako norabidean

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 4a

Mantenimendu lanak egiteko, arratseko 11etatik goizaldeko 5etara

N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tunelak Irunerako norabidean itxi eginen dituzte maiatzaren 4 eta 5ean, asteazken eta ortzegun gauean, 23:00etatik 05;00etara. Zehazki, mantenimendu lanak eginen dituzte eta hortaz, Irun aldera doazen ibilgailuek Belateko mendateko errepide zaharra, NA-1210 errepidea, erabili beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun