Begoña Sanzberro (UPN): «Aurrekontuei bigarren aukera eman nahi izan diegu»

Xorroxin irratia 2016ko mai. 3a, 12:40

Begoña Sanzberro, Baztango Udaleko UPNko zinegotzia

Begoña Sanzberrok Xorroxin irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi du, «aurrekontuak ez zituztela onartu gobernu taldeak oztopoak bertzerik ez lituzkeelako jarriko horiek aitzinera eramateko».

EH Bilduk eta Baztango Ezkerrak aurkeztutako aurrekontuak lantzeko «denbora falta» ere salatu du publikoki Begoña Sanzberrok

Joan den apirilaren 28an Baztango Udaleko osoko bilkura burutu zen eta aurrekontuek kalapita sortu zuten. EH Bilduk eta Baztango Ezkerrak osatzen duten gobernu taldeak aurrekontuak aurkeztu ondotik, zuzenketak elkarrekin mahai gaineratu zituzten UPNk, Geroa Baik eta Baztan Auzolanean-ek.

Emendakina onartu ondotik baina, aurrekontuen kontra bozkatu zuten Geroa Baik, Baztan Auzolanean-ek, EH Bilduk eta Baztango Ezkerrak. UPN berriz, abstenitu egin zen. Begoña Sanzberrok azaldu du,  «argi ikusi zutela udal gobernu taldeak bere esku dauden baliabide legal guztiak martxan jarriko zituela emendakinak barne zituen aurrekontu berriak aitzinera ez eramateko». UPNko zinegotziak gaineratu du, «politika hutsean sartu gabe, bigarren aukera bat beharrezkoa ikusi zutela aurrekontuak adostu ahal izateko».

 

Elkarrizketa osoa entzungai

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun