Ortziral arratseko 11etan hasita Zubipunta ostatuan
Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jokin Labaien, Jon Martin eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek eta zenbait musikarik ‘Bertshow’ bertso musikatu emanaldia eskainiko dute apirilaren 29an, ortziral arratseko 11etatik aitzinera Erratzuko Zubipunta ostatuan. Erratzuko Kultur Elkarteak eta Zubipuntak antolatu dute ekitaldia, Baztango Kultur Komisioaren laguntzarekin. Haritz Kasabalek gidatuko du ikuskizuna eta arestian aipatutako bertsolariekin batera, Ixak Arruti kitarrajolea eta Eneko Sierra saxofoi-jolea ariko dira, bertzeak bertze.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.