Zozketari besta giroa gehitzeko, Azken Trena taldearen kontzertua ere antolatu dute. Carlos Goikoetxea, Jon Macicior eta Jokin Pinatxo ariko dira zuzenean euren kantuak eskaintzen eta tabernan ere eskaintza bereziak izanen dira.
Saria eskuratu ahal izateko baldintza batzuk bete beharko direla argi utzi dute antolatzaileek. Boletoek ongi beteta egon beharko dute eta kutxazainean jarritako zigilua beharrezkoa izanen da balizkotzat jotzeko. Boleto saridunaren jabeak, edo bere ordez bidalitako pertsonak, zozketako egunean bertan egon beharko du (DNI eta Simplyko txartelarekin). Boleto saridunaren jabea edo ordezkoa bertan ez badago, berriro eginen da zozketa.