Lekarozko Aroztegia proiektuaz

«Aroztegiaren alde zein kontra daudenei dei egiten diegu larunbatean etortzera»

Xorroxin irratia 2016ko api. 20a, 14:20

Aroztegia eta gero zer? plataformak dei egin die aroztegiaren alde zein kontra dauden herritar guztiei larunbatean eginen den manifestaldian parte hartzeko. 

Estebe Apezetxe eta Agurtzane Obregozok Xorroxin irratian adierazi dutenez, Baztandarrek erabaki beharreko gaia da Aroztegiarena. Sinadura bilketez, atxikimenduez edota Udalez Gaindiko Plan Sektorialak ekarri ditzakeen ondorioez ere mintzatu dira. Xehetasun guztiak elkarrizketan aditu daitezke

Apirilaren 23an, larunbat arratsaldeko 5etan,  manifestazioa izanen da Elizondon,  Aroztegiako UGPS-a gelditzeko eta Baztango herritarren erabakia errespetatua izan dadin eskatzeko. ‘Aroztegiako UGPS/PSIS gelditu! Herriarena da hitza, herriarena erabakia’ lelopean eginen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun