Lagunen arteko harremanak haurtzaroan eta nerabezaroan gaia landuko dute Elizondon apirilaren 27an

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 20a, 11:07

Idoia Apaolaza psikopedagogak Arizkunenean eskainiko duen tailerrerako apirilaren 22ra arte eman daiteke izena

 

Lagunen arteko harremanak eta tira-birak haurtzaroan eta nerabezaroan gaiaren inguruko solasaldia eskainiko du Idoia Apaolaza psikopedagogo eta gizarte hezitzaileak apirilaren 27an, asteazken arratsaldeko 5etatik 7etara Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatutako tailer honetan izena emateko 948 580006 telefonora deitu behar da apirilaren 22ra bitarte (egun hau barne).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun