Kiko Gartxitorenaren argazkiak irabazi du Berroetako lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 18a, 15:12
Berroetako argazki lehiaketako lan irabazlea, Kiko Gartxitorenak egina.

Bigarren saria Iratxe Arretxeak irabazi zuen

Apirilaren 8tik 10era asteburu kultural arrakastatsua ospatu zuten Berroetan. Ekitaldi ugari egin ziren: haurrendako tailerrak, kirolak, ikastaroak, hitzaldiak, lehiaketak, pelikulen emanaldia...  Urtero gisa egin zen argazki lehiaketan, Kiko Gartxitorenaren argazkia izan zen irabazlea, epaileek hala erabakita. Bigarren saria berriz, Iratxe Arretxeak irabazi zuen. 

 

Lehendabiziko saria Elgorriagako bainuetxean bi pertsonendako zirkuitoa izan zen eta bigarrena, Jauregia Eskenekiakeko lotea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun