Haurrendako txotxongilo saioa apirilaren 20an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 18a

Asteazken arratsaldeko 5etan hasiko da emanaldia Elizondoko liburutegian.

Gus Marionetas taldeak ‘Liburuzaina estu eta larri’ emanaldia eskainiko du asteazken arratsaldeko 5etan liburutegian

Gus Marionetas taldearen Liburuzaina estu eta larri haurrendako txotxongilo saioa eskainiko dute apirilaren 20an, asteazken arra­tsaldeko 5etan Elizondon, Udal liburutegian. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak eta liburutegiak antolatutako ekitaldira sarrera doan izanen da, lekuak bete arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun