Izargi Zumarraga-Iruritan bizi den arraioztarra

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 18a, 10:45

«Gehienetan gutti aski dut, bertze batzuetan berriz sobera behar. Hala ere, eguneroko edozein gauzatxo ttikik zoriontsu egiten nauela erran dezaket».

1. Nor dugu Izargi? (aurkeztu zure burua, esaldi batean)
Ixtente erizaina izanen den eta Iruritan bizi den gazte Arraioztarra.
2. Zein afizio dituzu?
Musika entzutea maite dut, baita lagunekin kafe edo infusio baten bueltan solastuz amestea ere.
3. Gustukoen duzun kolorea? Zergatik?
Kolore aunitz ditut gustuko, baino bat aukeratzekotan morea aukeratuko nuke; sinbolizatzen duenagatik akaso.
4. Sahara aldean ibili zara berriki. Zer topatu duzu bertan?
Hitzez azaldu ezin den errealitate bat; imajinatzen saiatuta ere imajinatu ezin dena. Bertze mundu bat harpatu dugu han. Bidaia hau, esperientzia bezala arras gomendagarria da, baina guretako esperientzia bat izan dena haien eguneroko bizitza dela ikustea gogorra da.
5. Zer dugu haiengandik ikasteko?
Aunitz. Bi hitz azpimarratuko nituzke: eskuzabaltasuna eta duintasuna. Haien eskuzabaltasuna ikaragarria da, deus izan gabe dena eman digute eta duten duintasunak preziorik ez duela garbi gelditu zaigu.
6. Zer du soberan Arraiozek?
Etxe eta baserri hutsak.
7. Zer du faltan?
Deus ere… ttikitasunak eta dena ez izateak ematen dio duen xarma.
8. Zer behar duzu zoriontsu izateko?
Gehienetan gutti aski dut, bertze batzuetan berriz sobera behar. Hala ere,  eguneroko edozein gauzatxo ttikik zoriontsu egiten nauela erran dezaket.
9. Zerk lotsatzen zaitu?
Euskaraz dakien jendearekin erderaz solastu beharrak.
10. Bizi nahiko zenukeen bizipen/esperientziaren bat...
Ikasketak akitzean herrialde desberdinetara bidaiatu nahi nuke, bertze bizimodu bat, bertze jende mota bat, bertze kultura bat… orokorrean bertze errealitate bat ezagutuz ikasteko.
11. Amets bat?
Euskal Herri feminista, euskaldun eta libre batetik sahararrek nahi bezalako Sahara libre bat ezagutu ahal izatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun