Baztango Udal Musika Eskolako Ikasleek udaberriko entzunaldiak eskainiko dituzte datozen egunotan

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 15a, 12:58

Baztango Musika Eskolako ikasleek tresna ezberdinekin emanaldiak eskainiko dituzte Arizkunenean, astelehenean asteartean eta asteazkenean.

Apirilaren 18, 19 eta 20an, Arizkunenea Kultur Etxean

Baztango Udal Musika Eskolako ikasleek udaberriko entzunaldiak eskainiko dituzte apirilaren 18an (astelehena 17:00etan eta 18:00etan), 19an (asteartea 17:00etan eta 18:00etan) eta 20an (asteazkena 16:30ean eta 17:30ean) Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Entzunaldi hauetan Baztan Musika Eskolako ia ikasle guztiek parte hartuko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun