Bi poliedro Txistu eta akordeoi kontzertua apirilaren 17an Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 14a, 07:33

Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabal, Bi poliedro.

Igande arratsaldeko 7etan eskainiko dute Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak Arizkunenean

Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak Bi poliedro txistu eta akordeoi kontzertua eskainiko dute apirilaren 17an, igandean 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

 

Garikoitz eta Aitorrek musikaz marraztu eta margotu egiten dute; kaleidoskopio baten moduko marrazkiak, forma poliedrikoez, koloreak maisuki uztartuaz, bolumenak sortuaz, eta honen guztiaren bitartez, emozio berri eta biziak sentiaraziaz. Erdi aroko musika, barroko garaikoa, hainbat herritako folklorea, dantzak, Sarasate, Vivaldi, Guridi... musikan mugak norberak ipintzen ditu, tresnak berak baino askoz gehiago, emanaldi honetan txistu eta akordeoia beraien ohiturazko esparruan nahiz berrietan dabiltza, ausart eta lotsagabe, obra ezezagunak eta aski ezagunak bere egina.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun