Mantenimendu lanak egiteko, arratseko 11etatik goizaldeko 5etara
N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tunelak Irunerako norabidean itxi eginen dituzte apirilaren 13tik, asteazken arratseko 11etatik apirilaren 14ra, ortzegun goizeko 5etara. Zehazki, mantenimendu lanak eginen dituzte eta hortaz, Irun aldera doazen ibilgailuek Belateko mendateko errepide zaharra, NA-1210 errepidea, erabili beharko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.