‘Heroiak’ helduendako antzezlana eskainiko dute Iruritan apirilaren 10ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko apirilaren 8a

Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz, 'Heroiak' antzezlanean.

Igande arratsaldeko 7etatik aitzinera, Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean 

‘Heroiak’ antzezlana eskainiko dute Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz aktore ezagunek apirilaren 10ean, igande arratsaldeko 7etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Baztango Udaleko kultura batzordeak antolatutako ekitaldira sarrera doan izanen da lekuak bete arte.

 

Heroiak

Hiru beterano, gerran aritutako soldaduendako zahar-egoitza batean daude, bizitzaren joanari so. René herren dago, Gustavek agorafobia du eta Fernandek zorabioak izaten ditu sarri, buruan duen metraila pusketaren erruz... Gerraren ajeak. Gure hiru heroiek zahar-egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Nora ordea? Indotxinara? Aldameneko Herrira? Edo haizeak lizarrak inarrosten dituen tontorrera?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun