Asteburu Kulturala ospatuko dute Berroetan apirilaren 8 eta 9an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko apirilaren 7a

Kantu zaharren afaria eginen dute aurten ere Berroetan.

Argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ere ikusgai paratuko dituzte

Apirilaren 8 eta 9an Berroetako Asteburu Kulturala ospatuko dute, egitarau zabalarekin. Asteburua baino lehen, argazki lehiaketarako deialdia ere egina zuten eta apirilaren 6ra bitarte aurkez zitezken natura gaiari buruzko lanak. Horiek ere ikusgai izanen dira asteburuan.

Berroetako herriak antolatutako Kultur Asteburuaren egitaraua apirilaren 8an, ortziral arratsaldean hasiko da

haurrendako tailerrekin. Ilunabarren euskal film baten emanaldia eskainiko dute Hegoalde elkartean.

Apirilaren 9an, larunbat goizeko 9:30ean mendi bizikleta martxa eginen dute herriko inguruetan. 12:00etan paxaka izanen da, jokoari buruzko azalpena eta partida ttipi bat. 16:30ean xaboien erakustaldia, Elena Ezkurdia eta Elena Danborienaren eskutik. 19:00etan Saharan egindako bidaiaren aurkezpena eginen du Karlos Garaikoetxeak. 20:00etan argazki lehiaketako lanak ikusi eta sariak banatuko dituzte. Akitzeko, 21:00etan kantu zaharren afaria eginen dute, Santxotenak eta Pello Zabaltzak alaiturik.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun