Elizondoko Gaztetxean kontzertuekin ospatuko dituzte Kinto bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 7a, 08:02

Doneztebeko Muxu Beltza rock taldeak ere joko du larunbatean Elizondoko Gaztetxean.

Larunbat arratseko 10etaik aitzinera, Gasteizko Tutan Come On, Doneztebeko Muxu Beltza eta Zumaiako Voltaia taldeek joko dute

Kinto bestetak murgilduak daude Baztanen eta joan den larunbatean bezala, larunbat honetan ere irekia egonen da Elizondoko Gaztetxea. Ez hori bakarrik, 22:00etan hasita kontzertuak izanen dira Tutan Come On (Gasteiz/Rock Stoner), Muxu Beltza (Doneztebe/Rock) eta Voltaia (Zumaia/Stoner Punk) taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun