PT irakasleen eta jangelako zaintzaileen lan-poltsak osatu nahi ditu Baztan Ikastolak

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 6a

Eskaera orria betetzeko eta beharrezko agiriak aurkezteko epea apirilaren 6an ireki dute

Baztan Ikastolak PT irakaslegoaren eta jangelako zaintzailearen lan-poltsak osatzeko deialdiak egin ditu. Eskaera orriak betetzeko eta aurkezteko epea apirilaren 6tik 20ra irekia izanen da irakasleen kasuan eta apirilaren 6tik maiatzaren 6ra jangelako zaintzaileen kasuan.

PT irakaslegoaren kasuan, Baztan Ikastolak errelebo kontratua betetzeko eta lan poltsa osatzeko deialdia egin du. Eskaera orria eta meritoak aurkezteko epea apirilaren 6tik 20ra ireki du, biak barne, Baztango Udal Bulegoan, astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 14:00etara.

Lanpostuaren ezaugarriei dagokienez, Lehen Hezkuntza Pedagogia terapeutikako espezialitatea, Magisteritzako graduondoa Pedagogia terapeutikako aipamena eta Psikopedagogia, Pedagogia edo Psikologia duten irakasleei zuzendua dago, baita Magisteritza edozein espezialitatean eta psikopedagogia edo pedagogia heziketa bereziko espezialitatea duten irakasleei ere.

Jangelako zaintzaileen lan-poltsa ere osatu nahi du Baztan Ikastolak. Urritik maiatzera, astean lau egunez ordu eta erdiko lanaldia izanen duen jangelako zaintzaileak euskarazko maila ona eta janari-erabiltzaile txartela izan beharko du. Eskaera orria eta dokumentuak aurkezteko epea apirilare 6tik maiatzaren 6ra egonen da irekia (biak barne), Baztango Udaleko bulegoetan, lan egunetan 09:00etatik 14:00etara.

Bi deialdien oinarriak www.baztangoudala.eu, INEMeko web orrialdean eta navarra.es orrialdean aurki daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun