Arraiozko Xunteneko eta Almandozko Etxotoko ahariek irabazi dute aurten ere Elizondoko Udaberriko Feriako lehiaketan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 4a, 11:14

Ahari lehiaketan saritutakoak, epaimahaiko kideekin.

Orabideko Peio Pegnaguyk moztu zuen urteko lehen gasna 

Elizondoko Udaberriko Feria egunean, ahari lehiaketaren hemezortzigarren edizioa burutu zen apirilaren 1an. Iaz bezala, Arraiozko Xuntenera eta Almandozko Etxotora joan dia aurten ere sari nagusiak. Ahari lehiaketaz gain, urteko gasnari lehen kortea eman zion Ordabideko Peio Pegneguyk.

 

Ahari lehiaketaren hemezortzigarren edizioari dagokionez, denera 27 buru aurkeztu zituzten(13 mutur gorri eta 14 mutur beltz). Burugorrien artean, lehenbiziko saria (75 euroko eta Santiago Oteiza erratzuarrak egindako kaikua) Arraiozko Xuntenoko Sagrario Urrozentzat izan zen, bigarrena (50 euro) Arraizko Indakoako Felisa Ugarterentzat, eta hirugarrena (30 euro) Gartzaingo Etxexuriko Feliciano Etxarterentzat.

Burubeltzen artean, lehen saria Almandozko Etxotoko Norberto Agerrek eraman zuen, bigarrena Iruritako Gernuxarreko Migel Angel Maritorenak eta hirugarrena Erratzuko Xixperriko Soledad Iturbidek.

Epamahaia, Gartzaingo Maitoneko Federico Etxenikek, Juan Cruz Iriarte zinegotziak, Cederna-Garalurreko Marian Zestau teknikariak, Beartzungo Pardioleneko Manuel Bertizek eta Iruritako Zaldubiko Joseba Zelaietak osatu zuten.

Aziendez gain, eskulangileen erakusketa eta salmenta eta baztanzopak dastatzeko aukera ere izan zen, aurtengo lehen feria egunean.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun