Dolua lantzeko talde terapeutikoa osatu nahi dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 31a, 07:31

Nahia Psikoterapia Zentruak emanen du Arizkunenean eta izen emateko epea apirilaren 8an akituko da

Dolua lantzeko talde terapeutikoa osatu nahi dute Baztanen, Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta. Apirilean, maiatzean, ekainean eta irailean, hilabetean bi saio egin gogo dituzte, bakoitza bina ordukoa Elizondoko Arizkunenean, Nahia Psikoterapia Zentruarekin. Zehazki, apirilaren 13 eta 27an, maiatzaren 11 eta 25ean, ekainaren 8 eta 22an eta irailaren 14 eta 28an. Ordutegia, parte hartzaileen disponibilitatearen arabera zehaztuko litzake. Taldeak saio gehiago beharko balitu, denen artean baloratuko lukete.

Izen ematea apirilaren 8ra arte egin daiteke (egun hau barne), 948 580006 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun