10:00etan azienda feria izanen da Merkatu Plazan. Ahari lehiaketaren hemezortzigarren edizioa ere eginen da. 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara artisautza eta bertako produktuen azoka paratuko da Foruen Plazan. 10:30ean txistulariak ariko dira karrikaz karrika. 11:00etan urteko ardi gasnaren mozketa ekitaldia eginen dute. 12:00etan Baztango dantzari ttikien saioa eta 12:30ean Baztan-Zopak dastatzeko aukera izanen da Merkatuko Plazan. 13:30ean ahari lehiaketaren sari banaketa eginen da leku berean.
17:00etatik 19:00etara, haurrendako tailerra eginen da. Gainera, egun osoan, Bertan elkarteko komertzioetan Baztango Zaporeen Ibilbidea eskainiko dute.
XVIII. Ahari lehiaketa
Aitzineko urteetan bezala Baztango Ahari Lehiaketa eginen da eta aurtengo XVIII. edizioa izanen da. Oinarrietan aipatzen denez, Baztango latxa arrazako buruak parte hartzen ahal dute eta sariak bi ataletan banatuko dira: hiru “mutur gorriendako” eta bertze hiru “mutur beltzendako”. Bi kasuetan, saria berdina izanen da: Lehengo saria, kaiku bat eta 75 euro; bigarren saria, 50 euro eta hirugarren saria, 30 euro.
Parte hartuko duten artzainek 15 euroko dieta jasoko dute garraiorako eta ahari buruak aurkezten dituzten artzainei bazkaltzeko gonbidapena ere luzatuko zaie.