Nuria Garate eta Edurne Argainek irabazi dute Baztango frontenis txapelketa

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 29a, 10:40

Baztango emakumezkoen frontenis txapelketako txapeldun, txapeldun orde eta zenbait partehartzaile.

Iruritako Aranabian jokatutako finalean 30-26 irabaz zieten Josune Cordoba eta Maijose Daguerreri

Baztango emakumezkoen frontenis txapelketan bederatzi bikotek parte hartu dute. Egunotan jokatu dute finala Iruritako Aranabia pilotalekuan. Iruritako Nuria Garate eta Edurne Argainek 30-26 irabazi zieten Josune Cordoba eta Maijose Agerreri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun