Transformazio esperientziak Jardunaldia-Mintegia eginen dute apirilaren 2an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 29a

Euskal Xerriaren inguruko esperientzia azalduko du Aldudeko elkarteko ordezkari batek.

Arizkunenean, nekazaritzarekin lotutako hiru ekoizlek solasaldia eskainiko dute eta ondotik mahaingurua

Transformazio esperientziak Jardunaldia-Mintegia eginen dute apirilaren 2an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, Baztango Udalak eta Cederna-Garalur elkarteak antolatuta. Hainbat helburu izanen ditu jardunaldi honek: Esperientzia berriak ezagutzea, bertakoen interesa piztea, harremanak bultzatzea, horrelako egitasmo eta ekimenen zailtasunak ere agerian jartzea, bertako ekoizle eta eraldatzaileen esperientziak ere ezagutzea eta Nafarroako Gobernuko teknikarien eskutik prozedurak, legedia eta tramitazio bideak ezagutzea, bertzeak bertze.

 

Egitarauari dagokionez, apirilaren 2an, larunbat goizeko 11etan eginen dute aurkezpena eta 11:15ean Euskal Xerriaren inguruko esperientzia azalduko du Aldudeko La Filière Basque/Euskal Xerria elkarteko ordezkari batek. 12:20ean bigarren solasaldia izanen da, Maskilu Kontserbak, Bizkaiko Zeberioko kontserbera kolektiboaren esperientzia azalduz. 14:00etan parte-hartzaileentzat bazkaria izanen da eta bazkalondoan, 16:00etan hirugarren solasaldia eskainiko du Kantabriako Güemeskp Campoberry, S.L Nekazal Elkarteko ordezkari batek.

17:00etan mahai ingurua izanen da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen Departamentuko, Intiako eta Cederna Garalurreko teknikariak eta Hazitik Hozie elkarteko kideren bat edo gehiagoren (ekoizle eta eraldatzaile) parte hartzearekin. 18:30ean bukaera ekitaldia eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun