Belate eta Almandozko tunelak itxiko dituzte gaur gauean Irunerako norabidean

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 22a

Belate eta Almandozko tunelak Irunerako norabidean itxiko dituzte gaur gauez.

Mantenimendu lanak egiteko, arratseko 10etatik asteazken goizeko 6etara

N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tunelak Irunerako norabidean itxi eginen dituzte martxoaren 22tik, astearte arratseko 10etatik martxoaren 23ra, asteazken goizeko 6etara. Zehazki, mantenimendu lanak eginen dituzte eta hortaz, Irun aldera doazen ibilgailuek Belateko mendateko errepide zaharra, NA-1210 errepidea, erabili beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun