Basaburuak haur mailako sokatira txapelketa irabazi du Nafarroako Herri Kirol Jokoetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 22a

Baztango Basaburuko kirolari gaztetxoak, gustura lortutako domina eta sariekin

Proba konbinatu eta sokatirako bertze txapel guztiak Etxarri Aranazko Andra Marik eskuratu ditu

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako Finala jokatu zen martxoaren 20an Berriozarren. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatu dituzte. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik. Aipatzekoa da Etxarri Aranazko Andra Mariren nagusitasuna, bortz finaletatik lau irabazi ditu. Bertzea, haur mailako sokatirarena, Baztango Basaburuak irabazi du.

Hain zuzen, sokatirako txapel hori irabazteko ere, berdinketa hausteko tiraldia egin behar izan zuten baztandarrek Etxarrikoekin, baina azkenean garaile suertatu ziren baztandarrak.

Kadete mailako sokatira txapelketan bigarren postua eskuratu zuen Basaburuak.

Proba konbinatuei dagokienez, kimu mailan laugarren izan zen Igantzi B; haur mailan bigarren Basaburua eta hirugarren Arartziri (Araxes, Igantzi eta Artzanegiren artean atera duten taldea) eta kadete mailan hirugarren Basaburua.

Beraz, txapel bakarra baina domina ugari etorri dira eskualdera.

 

KONBINATUKO SAILKAPENAK: 

KIMU MAILA (Finala):

Txapeldunak: Andra Mari  06:32.28          

Bigarrenak: Berriozar b  06:37.06          

Hirugarrenak: Araxes 06:48.07

Laugarrenak: Igantzi b 06:57.80

 

HAUR MAILA (Finala):

Txapeldunak:  Andra Mari 08:20.33

Bigarrenak:  Basaburua 08:33.98

Hirugarrenak:  Arartziri  09:02.30

Laugarrenak: Iñigo Aritza 09:14.89

 

KADETE MAILA (Finala):

Txapeldunak: Andra Mari 09:13.45

Bigarrenak: Araxes 09:22.46

Hirugarrenak:  Basaburua 09:48.32

Laugarrenak: Iñigo Aritza 10:27.54

           

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG) Finala:

Txapeldunak: Basaburua                                                      

Bigarrenak: Andra Mari                 

Hirugarrenak: Leziza            

Laugarrenak: Iñigo Aritza                   

KADETE MAILA (540 KG) Finala:

Txapeldunak: Andra Mari                                                     

Bigarrenak: Basaburua      

Hirugarrenak: Araxes                        

Laugarrenak: Ultzama                       

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun