Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalak jokatu dituzte martxoaren 19an

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 21a, 15:08

Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketan parte hartu duten pilotari gehienak, txapeldun eta txapeldun ordeen inguruan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Lehen mailan Oskariz eta Ballarena izan dira txapeldun eta bigarren mailan Goienetxe eta Apeztegia

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalak martxoaren 19an jokatuko zituzten. Bigarren mailakoan, Goienetxe eta Unai Apeztegia esku pilotari profesional ohiak 40-26 irabazi zieten Elizalde eta Sansiñenari. Lehen mailako final nagusian, Oskariz eta Ballarenak 40-27 irabazi zieten Plaza eta Argarateri.

 

Finalen eta sari banaketaren ondotik, partehartzaile guztiek elkarrekin bazkaldu zuten eta ohi bezala, txanpaina barra-barra ibili omen zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun