Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalista zein izanen diren erabaki da

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 15a

Larunbat goizean jokatuko dituzte lehen eta bigarren mailako finalak.

Larunbat arratsaldean jokatu dira lehen eta bigarren mailako finalerdiak 

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalistak zein izanen diren erabaki da larunbat honetan, lehen eta bigarren mailako finalerdiak jokatu ondotik. Finalak martxoaren 19an jokatuko dituzte.

 

Finalerdietako emaitzak

Bigarren mailan

Mitxelena eta Lertxundi, 32 – Goienetxe eta Apeztegia, 40

Elizalde eta Sansiñena, 40 – Larralde eta Lakosta, 28

Lehen mailan

Huarte eta Barberena, 35 – Plaza eta Argarate, 40

Bidegain eta Meoki, 27 – Oskariz eta Ballarena, 40

 

Gauzak honela, martxoaren 19an jokatuko dituzte finalak. Bigarren mailakoan, Goienetxe eta Apeztegia, Elizalde eta Sansiñenaren kontra ariko dira larunbat goizeko 11:00etab eta lehen mailakoan, Plaza eta Argarate, Oskariz eta Ballarenaren kontra, 12:30ean hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun