Baztango III. Gazte Eguna antolatu dute martxoaren 19an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 15a

Ufestuek taldeak joko du larunbat arratseko kontzertuan.

Goizean Bizitxow bizikleta erakustaldia, hitzaldia etakantaldia izanen dituzte, bazkaria, bazkalondoan kalehira eta arratsean kontzertuak

Baztango III. Gazte Eguna antolatu dute martxoaren 19an Elizondon, ‘Patu sistema hankaz gora!’ goiburupean.  Goizean bizitxow erakustaldia eta hitzaldia izanen dituzte, bazkaria, bazkalondoan kalejira eta arratsean kontzertuak.

 

Larunbat goizeko 11:00etan Bizitxow (dirt jump-freestyle bizikleta erakustaldia), 12:30ean Ukrainako gerra eta Donbasseko erresistentziari buruzko hitzaldia gaztetxean. 14:00eran bazkaria Gaztetxeko gorapean (sarrerak Intzan 10 euro). Bazkalondoan Tokan2 La Polla taldeak emanaldia eskainiko du. 17:30ean kalejira alaitua Elizondoko ostatuetan barna.

22:00etatik aitzinera kontzertuak frontoian El sonido de la metralla, Marianitoz blai, Barniz porlanariz (Agur eta ohore), Ufestuek eta Zozongó Psycho-clown percussion taldeekin. Gauerditik aitzinera, Xinto, Hunnai, Aimar, Leo Silva, B2B eta Asier Ojer Djak ariko dira Gaztetxean. Musikaz gain, afaltzeko aukera ere izanen da Gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun