Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak ez ohiko batzarra eginen du martxoaren 19an

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 15a

Kudeaketa komisioa sortzeko estatutuak berritzeaz eta Ana ordezkatzeko pertsona bat kontratatzeaz ariko dira, bertzeak bertze

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak, martxoaren 19an Elizondoko Jaime Urrutia karrikan dagoen Arizkunenea jauregian eginen den ezohiko batzarrerako deialdia luzatu die elkarteko bazkide guztiei. Lehenengo deialdia larunbatean 19:00etan izanen da eta bigarrena 19:30ean.

Jorratuko diren gaiei dagokienez, aitzineko akta irakurri eta hala balitz, onartu ondotik, kudeaketa komisioa sortzeko estatutuen berritzeaz, Ana ordezkatzeko pertsona baten kontratatzeaz eta POC-aren berritzeaz ariko dira, galdera eta eskaeren txandari ekin aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun