Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte martxoaren 12an

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 11

Larunbateko irabazleek finalak jokatuko dituzte San Jose egunez.

Larunbat arratsaldean jokatuko dira bigarren mailakoak lehenik eta lehen mailakoak gero

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketa azken txanpan sartua da. Martxoaren 12an, larunbat arratsaldean jokatuko dira finalerdiak, bigarren mailakoak lehenik eta lehen mailakoak ondotik.

 

16:15ean Mitxelena eta Lertxundi – Goienetxe eta Apeztegia (2. Maila)

17:15ean Elizalde eta Sansiñena – Larralde eta Lakosta (2. Maila)

18:15ean Huarte eta Barberena – Plaza eta Argarate (1. Maila)

19:15ean Bidegain eta Meoki – Oskariz eta Ballarena.

 

Irabazleek martxoaren 19an jokatuko dituzte finalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun