Nomofobikak antzerki taldeak emanaldia eskainiko du Erratzun

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 10a

Mugikorrekin eta sare sozialekin dugun menpekotasunaz ari dira antzezlan honetan.

Martxoraen 11n, ortzirale arratseko 9etan Zubipuntan ‘Sarean kateatuak’ taularatuko dute

Nomofobikak antzerki taldeak Sarean kateatuak antzezlana eskainiko du martxoaren 11n, ortzirale arratseko 9etan Erratzuko Zubipuntan.

 

Amaia Lizarralde, Belen Cruz eta Olatz Beobide dira obraren sortzaileak. Obraren proiektua aurkeztu zuten Poltsiko Antzerkian, eta sorkuntza saria irabazi zuten. Hainbat lagunen elkarlanari esker, aurrera atera dutela azaldu dute. Bakarrizketak, sketxak eta umore asko eta asko nahastu dituzte.

Mugikorrekin eta sare sozialekin dugun menpekotasunaz ari dira antzezlan honetan, hiru aktoreek interpretatzen dituzten hainbat pertsonaien bidez. Publikoari berari, nomofobia maila neurtzeko galdetegi bat banatzen diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun