Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea arraioztarra laugarren Euskal Herriko mus txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 7a, 08:17
Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea laugarren izan ziren Euskal Herriko mus txapelketan.

Isturitzeko Mañex Mouesca eta Martzel Calderon suertatu dira txapeldun

Euskal Herriko mus txapelketaren zortzigarren edizioko final nazionala Zuberoako Urdiñarben jokatu da larunbat honetan. Baztan-Bidasotik lau bikote joan ziren, bi Erratzutik eta Arantza eta Arraioztik bana eta ezin erran esku hutsik bueltatu zirela. Arraiozko Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea laugarren izan ziren eta 500 euroko saria eskuratu zuten.

 

Nafarroa Behereko Mañex Mouesca eta Martzel Calderon isturiztarrak izan ziren txapeldun, finalean Ibarrekolandako Iñaki Perez eta Juanma Lopez bizkaitarrei irabazita. Hirugarren posturako lehian, Nafarroa Garaiko bi bikote aritu ziren eta Burlatako Evaristo Martinez eta Isidoro Jimenezek irabazi zieten Arraiozko Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxeari. Aipatu behar da zortzigarren postua Bereau eta Duperou Senpereko bikoteak lortu zuela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun