Erdiz, Lizartzu eta Belateko bazkalekuetatik aziendak ateratzeko epea martxoaren 15ean akituko da

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 7a, 08:09

Martxoaren 15era arteko epea izanen da aziendak bazkalekuetatik ateratzeko.

Ondotik, mantenu lanak eginen ditu Baztango Udalak, berriz azienda sartu ahal izateko

Baztango Udalak nekazariei jakinarazi nahi die Erdiz, Lizartzu eta Belateko bazkalekuetatik azienda ateratzeko epea martxoaren 15ean akituko dela. Data horretarako azienda guztia atera beharko da bazkaleku hauetatik eta ondotik Baztango Udalak mantenu lanak eginen ditu berriz azienda sartu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun