Baztango udalak kontzentrazio partzelarioari buruzko hitzaldia antolatu du martxoaren 5ean Amaiurren

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 3a

Nafarroako Gobernuko ordezkariarekin batera, Beintza-Labaiengo bizilagunek bertako esperientziaren berri emanen dute larunbat goizeko 11etan Otsondo barrideen elkartean 

Baztango udalak kontzentrazio partzelarioari buruzko mintzaldia antolatu du Amaiurren, Otsondo barrideen elkartean. Kontzentrazio partzelarioarena Baztango nekazari profesionalen aspaldiko eskaria da eta horri buruz Mikel Imazekin, Nafarroako Gobernuko kontzentrazio partzelarioko zerbitzu buruarekin eta Jon Telletxea eta Alejandro Saldias Beintza-Labaindarrekin solasaldia eginen da. 

Beintza-Labaienen kontzentrazio partzelarioari buruz lehendabiziko gogoetak 1993an hasi ziren eta 1996an Nafarroako Gobernuak abiarazi zuen. Kontzentrazio partzelarioa  2006an akitu zuten. Hitzaldiaren helburua kontzentrazio partzelarioa zer den azaltzea eta horren ondorioen berri ematea da. 

Mintzaldia martxoaren 5ean eginen da, goizeko 11etan. Hitzordua interesa duten baztandar guztiendako da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun