Larunbat arratsaldeko 6:30ean hasita elizan
Elizondoko Abesbatza Ttikik antolatuta Baztango Haur musikarien bosgarren topaketa eginen dute martxoaren 5ean, larunbat arratsaldeko 6:30ean hasita Iruritako elizan. Elizondoko Abesbatza Ttikikoekin batera, herrietako eskola, Elizondoko Ikastetxe Publikoa, Baztan ikastola eta Lekaroz BHIko ikasleek parte hartuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.