Patxo Telleriak egindako antzezlana da Zergatik Jamil? eta Telleriak berak zuzentzen du, Jokin Oregirekin batera. Aktoreak, berriz, Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy dira.
Sinopsia
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxi arte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: “Zergatik, Jamil?”