Aukeren Azoka antolatu du Baztango Bertan elkarteak otsailaren 26 eta 27rako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko otsailaren 25a

Elizondoko pilotalekura aterako dituzte denda batzuetako produktuak.

Komertzio batzuk Elizondoko frontoian jarriko dituzte bere produktuak eta bertze batzuk beraien dendetan izanen dituzte aukerak eta eskaintza bereziak

Baztango komertziante, ostatu eta zerbitzu enpresak biltzen dituen Bertan elkarteak, Baztango Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz Aukeren Azoka antolatu du otsailaren 26 eta 27ra. Batzuk norbere dendan eskainiko dituzte aukerak, bertze batzuk Elizondoko frontoian eta izanen dira eskaintza bereziak ere izanen dituzten komertzioak.

 

Elizondoko frontoian, ortziralean 16:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 20:00etara Izeta, Fantxike, Ipingi, Virgilio, Argibel, Nafarpress eta Baztango Sotopilek komertzioek jarriko dituzte bere produktuak.

Beraien dendan eukaerak eskainiko dituzte Piko-Piko, Zangue, Kattalingorri, Iparla, Belzunegi eta Confecciones Mari Carmenek eta eskaintza bereziak izanen dituzte Esarte harategian, Ruiz etxean, Roberto Goñi harategian, Mallenean eta Autxitxia gasnategian.

Larunbatean, egun osoan animazioa izanen da karriketan: ipuin kontalaria larunbat goizean, zirko eskola arratsaldean eta trikitilariak, buruhandiak eta txox Autxitxia gasnategian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun