Helduentzako hezkuntza programaren bigarren ikasturtea eginen dute Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 25a, 07:40

Titulua lortu nahi dutenek aurrematrikulazioa gauzatu beharko dute martxoaren 11 bitarte

Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdiko Udalek, zonaldeko institutuekin eta Cederna Garalurrekin elkarlanean  eskualdeko helduentzako irakaskuntza programa publikoa eta doakoa indarrean paratu nahi dute bigarren urtez.

Horrenbertzez, eta Nafarroako Gobernuko eskakizuna jarraiki, Lekarozko Institutuan Bigarren Hezkuntzako Titulua lortu nahi duten lagunek aurrematrikulazioa gauzatu beharko dute. Idazkaritzako ordutegia honako hau da: 8:00etatik 15:00etara eta asteartetan 18:00ak arte (Telefonoa: 948 581 803).  

Lekarozko institutuan guttieneko taldea lortuz gero, geldu den ikasturtean (2016-17) helduen hezkuntza zerbitzua eskainiko dute DBH titulua eskuratzeko. 2015-16 ikasturtean eskaini da lehen aldiz zerbitzu hau Baztan-Bidasoaldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun