Haziaren Egunaren lehen saioa Erratzun eginen dute otsailaren 27an

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 24a

Hazien trukaketa egiteko aukera izanen da aurten ere. Argazkian, 2014ko Haziaren Egunekoa da, Elizondon.

Bertso afaria ere izanen da larunbatean Erratzuko Etxeleberteko Txokoan

Bidasoko Hazien Sareak antolatutako Haziaren Eguna bi saiotan eginen dute aurten. Lehenbizikoa Erratzun izanen da otsailaren 27an eta bigarrena Beran martxoaren 5ean. Larunbatean Erratzun, hazi kontuetaz gain, bertso-afaria ere izanen dute.

 

Erratzuko Kultur Elkartearekin batera antolatuko du Hazitik Hozie elkarteak larunbateko Haziaren Eguna eta Erratzuko Herria, Etxeleberteko Txokoa elkartearen eta Baztango Kultur Batzordearen laguntza izanen du. Hazien trukaketa eginen dute Etxeleberteko Txokoan larunbatean 10:30ean eta 11:30ean hitzaldia Jakoba Errekondorekin.

 

Bertso afaria

Berez, Haziaren Egunarekin zerikusirik ez badu ere, larunbateko plana borobiltzeko moduko ekitaldia ere antolatu du Erratzuko Kultur Elkarteak, Baztango Bertso Eskolaren laguntzaz. Bertso afaria prestatu dute larunbat arratseko 9etarako Etxeleberteko Txokoan. Andoni Egaña, Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira kantari eta Fernando Anbustegi izanen da aurkezlea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun