Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Lekarozko batzarreak ere Aroztegiari buruzko herri galdeketa eskatu du

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 24a, 09:06

Proiektuaren inguruko erabakiak Baztanen eta baztandarrek erabakitzearen alde agertu dira 

Joan den ortziralean, otsailak 19, Aroztegiako UGPSa (edo PSISa) eta Baztan mailako herri galdeketaren inguruan solasteko batzarrea deitua zen Lekarozko herrian. Batzarre hontan Lekarozko herritarrak Nafarroako Gobernuak onarturiko UGPSa gibelat bota eta Aroztegiako proiektuaren inguruko erabakiak Baztanen eta baztandarrek erabakitzearen alde agertu ziren. 

Beraz, Lekarozko herriak ere Aroztegiako proiektua Baztanen herri galdeketa bidez erabaki dadila eskatu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun