Zaindari ikusezina filmerako aktoreen kasting-a eginen dute otsailaren 20an

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 19a, 11:19

Dolores Redondo idazlearen Zaindari Ikusezina eleberrian oinarritutako filma martxoan hasiko dira grabatzen Baztanen.

Larunbat goiz eta arratsaldez, nahi duen guztia joan daiteke Arizkunenea Kultur Etxera

Martxoaren hondarrean Dolores Redondo idazlearen eleberrian oinarritutako El guardián invisible (Zaindari ikusezina) filmaren errodajea abiatuko dute Baztanen. Filmean parte hartzeko aktoreen kasting-a deitu dute otsailaren 20an, larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

 

Produktorak adin guztietako eta bi sexuetako jendea bilatzen du extra moduan aritzeko. Ez dute aldez aurretik hitzordurik ematen eta hortaz, ailegatu ahala atendituko dute. Parte hartu behar duen jendeak, bere datuekin fitxa bete beharko du eta pare bat argazki aterako zaie. 18 urtez beheitikoek bere Nortasun Agiria eraman beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!