Autobusaren zain egoteko etxola egin dute Elbeten

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 18a, 12:35
Autobusaren zain aterpean egoteko aukera izanen dute hemendik aitzinera elbetearrek.

Orain gutti Baztango udalak Elbeten haurrak eskolako autobusaren zain egoteko etxola egin du. Eskaria Elbeteko gurasoek eta herriak egina zuten eta denera 4.400 euroko kostua  izan du. Lanak Astiz zurgindegiak eta Arakan erainkuntzak enpresek egin dituzte. 

 

Aitzineko urteetan bertze autobus etxolak egin dira. 2014an gartzaindarrek auzolanean bat egin zuten eta 2012an udaletxeko gizarte zerbitzuetako ikastaroan Bergarako auzoan bertze bat egin zen. Ondoko urteetan etxola hauen beharra duten bertze herrietan egiteko aukera izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun