Baztango kultur erakundeek 22.825,93 euroko dirulaguntza jasoko dute

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 17a, 14:52

Baztandarren Biltzarra elkarteak 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du.

2015. urtean egindako ekitaldiak laguntzeko

2015ko jarduerari dagozkion dirulaguntzak eman dizkie Balleko Etxeak herriko kultur erakundeei, egitan egin dutenaren eta justifikatutako gastuen arabera. Denetara 22.825,93 euro banatuko ditu. 

Elizondoko Abesbatzak 2.524,28 euro jasoko ditu, Baztango Lore emakumeen elkarteak 539 euro, Baztandarren Biltzarra elkarteak 6.000 euro, Baztango Bertso Eskola elkarteak 1.360 euro, Iruritako Dantzariak elkarteak 1.786 euro, Legate elkarteak 231 euro, Baztango Dantzariak elkarteak 3.958 euro, Itxusi Elkarteak 340 euro, Elizondoko Recreo bandak 196 euro, Hamabortz ama bat-ek 556,92 euro, Jo ala Jo Kultur Taldeak 2.059,73 euro, Iruritako Guraso Elkarteak 874 euro, Elizondoko eskolako Guraso Elkarteak 1.102 euro, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak 738 euro eta Erratzuko Ertzuin Guraso Elkarteak 561 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun