Bazkide kanpaina berri bati ekin dio Menditarrak BRT taldeak

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 16a, 07:42

Honelako orri bat bete behar dute bazkide berriek.

Bazkidetza berritzeko epea apirilaren 1a bitarte zabaldu du 

Azken hiru urteotan bezala, BRT Menditarrak taldeak bazkideak bereganatzeko lanarekin segitzen du eta bertan parte hartu, lagundu eta elkarlanean dabiltzan guztiak eskertu nahi ditu. Bazkide txartelaren eguneratzeko eta proiektu hontara gehitu nahi duen oro erakartzeko ordua iritsi da. Bazkide txartela 2016 urterako baliagarria izanen da eta hiru bazkide mota daude (babeslea, laguna eta txiki) bakoitza bere prezio eta onurekin.

Honela, bazkide txikiek 5 euro ordaindu beharko dute eta opari sorpresa jasoko dute. Bazkide Lagunak 15 euroko urteko saria ordaindu beharko du. Horren truke, partiden ondorengo hirugarren denboretan BRTetxe elkartean pintxo, garagardo, edo tragoxka musu-truk hartzeko aukera izanen dute, zelaiko tabernan tragoxkak merkeago, BRT taldeak saltzen duen materialean eta taldeak antolatutako bidaia eta ekintzetan deskontuak, taldeari buruzko informazio zehatza eta eguneratua whatshap edo emailez hartzeko aukera eta urteroko Ultzamako festarako sarrera debalde izanen dute. Aurten maiatzaren 14an izanen da besta. Bazkide Babesleak, berriz, 30 euroko urteko saria ordainduz, onura horiek guztiez gain, urteroko festako afaria debalde izanen du, baita taldeak egiten duen bazkideen batzarretara joateko eskubidea ere.

 

2015ean ere bazkide zirenek eta bazkide izaten segitu nahi dutenek BRT-ri adierazi beharko diote brt@baztanrt.com helbidera mezu honi erantzunez, whasapp edo sms bidez 619196780 telefonoan, edo taldeko bitartekoari erranez) eta berehala jasoko dute txartel berria. Harpidetza utzi nahi dutenek ere bide beretik adierazi beharko dute. Berritzeko epea apirilaren 1era zabalik izanen da.

 

Bazkide berriek galdetegia bete eta emailez edo whasappez igorri beharko dute arestian aipatutako helbide edota telefono zenbakira, eta laister jasoko dute bere bazkide txartela.

 

Edozein galdera edo kezka edukiz gero, harremanetan jarri 619196780 telefonoan edo brt@baztanrt.com helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun