41.391 euroko irabaziak izan zituen iaz Giltxaurdi kiroldegiak

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 15a, 08:47

Giltxaurdi kiroldegiak 2016rako aurrekontua ere onartu du.

Hala jakinarazi zuten otsailaren 3ko administrazio kontseiluaren bileran 

Baztango Udaleko Giltxaurdi Kiroldegiko administrazio kontseilua otsailaren 3an bildu zen. 2015 urteko kontuak onartu zituen 41.391,81 euroko irabaziekin. Hornikuntza gastuetan aurreztea eta udako eguraldi ederrak lagundu dute emaitza horretan.

Irabazi eta galeren kontuen dokumentuetan oinarrituta kontuak nola joan ziren azaldu zuen gerenteak. Gastuei dagokionez, datu aipagarriena, hornikuntzetan aurreztu den diru kantitatea da, hornikuntza merkeago bat erabiltzen delako 2014 urtetik aurrera. Diru sarrerei dagokionez, udako eguraldi ederrak diru sarrera gehiago lortzeak ekarri zuela aipatu zuen. Bertze aldetik, ezin dugu ahaztu, enpresa pribatuek lortzen zuten etekin industriala Baztago Udalari gastu bat suposatzen ziola eta gaur egun, enpresa publikoko etekinak, instalazioko egoera hobetzeko erabiltzen direla edo inbertsiotarako.

Bilkura honetan ere, aho batez 2016 urteko aurrekontuak onartu ziren. Orokorrean partida guztiak aurreko urteko gastuen kantitate berdinarekin mantentzen dira, salbuespen batzuk kenduta. 2016ko Erosketa bereziak partida handitu egin da, instalazioan hobekuntzak egiteko helburuarekin eta efizientzia energetikoko partida bat gehitu da ingurugiroko inpaktua gutxitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun