Mantenimendu lanak eginen dituzte arratseko 10:30etik goizaldeko 5:30era
N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tunelak itxi eginen dituzte otsailaren 11n, ortzegun arratseko 10:30etik hasi eta ortziral goizeko 5:30eak bitarte, mantenu lanak egiteko. Zehazki, puntu zehatzetan zola moldatuko da eta oso-osorik erraztatuko dute, gaineko aldearen inpermeabilizizazio-geruza aztertuko dute eta megafonia sistemaren funtzionamendu orokorra egiaztatuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.