Orakunde Egunarekin abiatu dira inauteriak Elizondon

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 5a

Larunbat eguerdian eginen dute mozorro eta orgen desfilea Elizondon.

Ortziralean puxka biltzen atera dira gazteak eta larunbat eguerdian mozorro eta orgen desfilea 

Elizondon inauteri giroan murgildu dira ortzegunetik larunbatera. Ortzegun Gizen Eguna Oilar Dantza edo Orakunde Eguna izaten da Baztanen. Ortziralean puxka biltzen dabiltza gazteak eta haurren desfilea eginen da. Larunbat eguerdian mozorro eta orgen desfilea.

 

Otsailak 13, ortzirala

09:00 gazteak elkartu eta puxka-biltzeari hasiera eman diote.

16:00 haurren desfilea izanen da. Desfilearen ondotik, txokolatea eta dan­tzaldia antolatu dituzte haurrendako.

22:00 Jantziloren erretzea plazan.

 

Otsailak 14, larunbata

12:00 mozorro eta orgen desfilea eginen da herrian barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun