Larunbat goizeko 10:30 aldera etxez etxe ibiliko dira haur eta guraso baserritarrez beztituak puskak eskean: arrautzak, xixtorra, eta esnea.
Etxez etxe ibili ondotik bazkaria izanen dute Mendiarte kultur elkartean, eta segidan, laurak aldera, jokoen txanda izanen da. Jokoetan, haurrak ez ezik, helduak ere aritzen dira jostetan, hortaz, Anizen, egun hau ez da haurrena bakarrik. Jokoak akituta txokolatada jaten ahalko da, eta akitzeko etxez etxe bildutako puskekin afaria izanen da.
Hori larunbatean, eta astelehen arratsaldean, haur eta gurasoak berriz ere bestan ibiliko zaizkigu, kasu honetan mozorroturik. Anizko inauteriak urtarrilaren 16an izan baziren ere, haur eta ez hain haurrek orakunde ondotik eginen dute.