Lanak Oskaritzek egin ditu. Baztan osoan kanadiar pasabideak egiteko eskari gehiago dago: Arizkunen, Beartzunen, Lekarozen… Udalaren asmoa urtero bat egitea da.
Baztango Udalak osorik beregain hartu du lana, 4.500 euro gosta dena
Baztango udalak Elbeteko Bagordi aldean kanadiar pasabidea egin du. Horrela, Bagordiko azienda buruak Elizondo-Elbete saihesbiderarat jaistea galeraziko da. Aitzineko legealdia artio Nafarroako Gobernuak nekazaritza azpiegituretako laguntzekin halako lanak finantziatzen zituen, baina laguntza horiek kendu zituenez, udalak osorik beregain hartu du, denera 4.500 euro.
Lanak Oskaritzek egin ditu. Baztan osoan kanadiar pasabideak egiteko eskari gehiago dago: Arizkunen, Beartzunen, Lekarozen… Udalaren asmoa urtero bat egitea da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.