Atxilotuen artean Urko Gartzia lekaroztarra dago eta astearte arratseko 8etan batzarrea eginen dute berriz ere gaztetxean
Indar Gorriren aurkako polizia operazioaren harira eta Lekarozko Urko Gartzia atxilotuen artean dagoela jakinda, otsailaren 1ean, astelehen arratsean batzarre informatiboa egin zen Elizondoko Gaztetxean. 80 bat lagun bildu ziren eta bertaratuek atxiloketak gaitzetsi zituzten. Otsailaren 2an, astearte arratseko 8etan berriz biltzekoak dira Gaztetxean, azken berriak emateko eta mobilizizazioak iragartzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.