Antxitoneako paleta goma txapelketako partidak jokatuko dituzte ilbeltzaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 29a

Antxitonean paleta goma txapelketako bortz partida jokatuko dituzte larunbatean.

Elizondoko trinketean, larunbat eguerdian eta arratsaldez

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako partidak jokatuko dituzte ilbeltzaren 30ean, larunbat eguerdian eta arratsaldez, lehen eta bigarren mailako kategorietan.

 

12:00etan Otero eta Alberro – J. Goñi eta Oteiza (2. mailakoa)

16:30ean Urtxegi eta Plaza – Irungarai eta Jaen (2. mailakoa)

17:30ean Iturralde eta Goñi – Elizalde eta Sansiñena (2. mailakoa)

18:30ean Etxenike eta A. Argarate – Legarrea eta Iñarrea (1. mailakoa)

19:30ean Huarte eta Barberena – Oskariz eta Ballarena (1. mailakoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun